Rajoyren hitzaldia abortatzeko eskubide eske eten zuten lau emakumeetako bi oñatiarrak dira

Imanol Gallego 2014ko mar. 9a, 13:30
Lau neska gaztek -tartean bi oñatiar- Mariano Rajoy Espainiako presidente eta Alderdi Popularreko buruzagi nagusiaren hitzaldia eten zuten atzo, Abortuaren Legearen kontrako oihuak eginez.

Euskadiko Alderdi Popularrak Kongresua egin zuen atzo Donostiako Kursaal jauregian, eta Espainiako presidente den Mariano Rajoy izan zen kongresua ixteko arduraduna, bere hitzaldia baina, lau neska gazte eten zuten.

Jendartean eserita zeuden, hain zuzen ere, bosgarren lerroan eta aurpegia nahiz eskuak gorriz margotuta zituzten. Rajoy hitz egiten hasi zen unean aulkietatik altxa eta "Abortua legez kanpokoa, estatuaren indarkeria" eta "Gure gorputza, gure erabakia" leloak oihukatu zituzten. Protesta egin zutenek kongresuko akreditazioa zeukaten.

Aretoa betetzen zuen PPko konpromisarioek "Bai bizitzari!" oihukatuz erantzun zuten.

Minutu gutxi batzuen ostean, segurtasun zaindariek aretotik atera zituzten laurak eta ertzainek identifikatu egin zituen. Protesta amaitu bezain pronto, Rajoyk bere hitzaldiarekin jarraitu zuen gertaerari inolako aipamenik egin gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak