Martxoaren 6an Elorrioko Eroskin egingo duten protestan parte hartzera deitu du Ordainduk

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko mar. 3a, 12:50
Ordaindukoek otsailaren 27an egindako protesta ekitaldia.
Ordainduk Elorrioko Eroskin protesta ekitaldia egingo du martxoaren 6an eta autobusak ere antolatu dituzte parte hartu gura dutenentzat.

Eguenean, martxoak 6, Ordainduko kaltetuek Elorrion egingo dute protesta ekimena eta horren arrazoiak eman dituzte: "Ez da kasualitatea Elorriora eta zehatzago esanda, Eroskira joatea protesta egitera. Ez gara bertako bazkideen aurka manifestatutako, eurenganako solidaritate guztia erakutsi gura dugu. Eta Markaideren kontra ez dugu ezer, baina Eroskiko presidenteari, Mondragon Taldeko presidenteetako bat eta taldeko kongresuko presidentea denari konponbideak bila ditzala eskatzen diegu".

Autobusak ere antolatu diutzte: "Oraindik izena eman ez dutenek bihar, martitzena, izango dute horretarako aukera, Arrasate Pasealekuko lokalean, 10:00etatik 12:00etara". Autobusa, ostera, Garibaitik irtengo da eguenean, 10:00etan.

Otsaileko azken mobilizazioa

Bestalde, eta eguenero bezala, otsailaren 27an ere elkartu ziren Ordaindu plataformako kideak. Garibaien elkartu eta Maalatik bueltan Iturriotz kaleko Laboral Kutxaraino joan ziren. Informazio orriak banatu zituzten bertan eta egonalditxoa egin ondoren, Biteri plazara itzuli ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak