Aurten esleituko dituzte AHTren Bergarako lotuneko lanak

Goiatz Arana Begiristain 2014ko ots. 28a, 09:54
Espainiako Gorteetako eztabaidan, PPren konpromisoa lortu du EAJk: Madrilgo Gobernuak aurten esleituko ditu AHTren Bergarako lotuneko lanak. Horrekin batera, EAJk iragarri du Bizkaiko eta Arabako zatiak Gipuzkoakoarekin lotu ahalko direla eta lanak 2018rako amaituko dituztela. Idatzizko akordioa erdietsi dute alde biek.

PPk eta EAJk onartutako proposamen berean, Euskal Y-aren konexioa Burgosekin lotzea ebazten da. Valladolid-Burgos-Gasteiz bidearen lanekin jarraitzea erabaki dute.

Akordioa positibotzat jo du EAJk: "Espainiako Gobernuak muzin egiten zion lan estrategiko horri heltzeari, eta, modu horretan, azpiegituraren etorkizuna kolokan uzten zuen. Azkenean, Espainiako Gobernuak amore eman du", adierazi du EAJko bozeramaile Aitor Estebanek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak