Arrasateko alkatearekin hasiko da 'Harira' -ren denboraldi berria, gaur

Inazio Azkarragaurizar izango da 'Harira' saioko lehen gonbidatua.
Gaur hasita, martitzenero, Debagoieneko alkate baten bisita jasoko du Goiena telebistako 'Harira' saioak (22:00). Inazio Azkarragaurizar izango da saioaren denboraldi berria estreinatuko duena. Eneko Azkaratek egingo dizkio galderak platoan, baina gainerako indar politikoek eta herritarrek ere izango dute euren iritzia eman eta galderak egiteko aukera.

Hainbat bide izango dituzte eskura horretarako:

  • E-posta: harira@goiena.com
  • Twitter: #harira
  • Whatsapp: 688 69 00 17 (ahots bidezko mezua zein idatzizkoa)
  • Telegram: 688 69 00 17 (ahots bidezko mezua zein idatzizkoa)
  • Erantzungailu automatikoa: 688 69 00 17

Herritarren kezkak, iradokizunak, iritziak, kexuak… ere jasoko dira saioan, beraz, aurrez bidaliz gero beti ere; astelehena izango da galderak bidaltzeko azken eguna.

Eneko Azkarate izango da 'Harira' saioko aurkezlea.

Arrasateko alkatearen ondoren etorriko da gainerako herrien txanda. Honakoa izango da alkateen errondaren egutegia:

  • Otsailak 25: Arrasate. Inaxio Azkarragaurizar. 
  • Martxoak 4: Bergara. Jaione Isazelaia. 
  • Martxoak 11: Oñati. Mikel Biain.
  • Martxoak 18: Aretxabaleta. Ana Bolinaga. 
  • Martxoak 25: Eskoriatza. Beñat Herce. 
  • Apirilak 1: Antzuola. Inma Beristain.
  • Apirilak 8: Aramaio. Ramon Ajuria.
  • Maiatzak 6: Elgeta. Oxel Erostarbe.
  • Maiatzak 12: Leintz Gatzaga. Eugenio Otsoa. 

Martitzenetan 22:00etan eta 00:20ean emitituko da Harira, eta hurrengo egunean, 15:00etan eta 19:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.