Egoitza berria estreinatu zuen eguaztenean Artemanek

Jon Moñux 2014ko ots. 21a, 13:29
Artemanen egoitza berriaren inaugurazioa.
Hamar urtetan ibili dira Artemaneko langileak eta Goiena Komunikazio Zerbitzuak taldeko langileak elkarrekin lanean Aretxabaletako egoitzan. Otsailaren 19an, berriz, Artemanekoek beraien egoitza berria estreinatu zuten lagun askorekin lagunduta. Egoitza hori orain arteko lokalean dago, goiko solairuan.

Eguaztenean, goiz hasi zuten ate irekiera Artemanen egoitzan. Bazkalostean, Mondragon Unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko bi ikasle talde bertaratu ziren agentzia bat zer den ikustera. Photocoll bat ere egin zuten Artemanen, Mikel Alberdi lankide eta DJak giroa animatzen zuen bitartean musikarekin.

Lagun eta ordezkari asko bildu ziren Aretxabaletako egoitzan. Etapa bati agur esateko, eta ongi etorria emateko hurrengoari. Bertan egon ziren besteak beste Goiena Komunikazio Zerbitzuak taldekoak, Tokikomekoak, Mondragon Unibertsitatekoak, Eguzkigrafekoak, Zaldibar errotulazio enpresakoak, Mondragoneko Iseakoak, Lankikoak, Bagarakoak, Garabidekoak, Kanpanzar harrobikoak, Goikobalu abesbatzakoak, Aretxabaletako Bertikal enpresa berrikoak, Arizmendi Ikastolakoak, Leintz Udal Euskaltegikoak, Pausoka Haur Eskolakoak, CodeSyntax eta Goisolutions enpresetakoak, UDAKoak eta Aretxabaletako Udaleko Kirol teknikaria.

Inaugurazioko argazkiak: http://www.flickr.com/photos/arteman/sets/72157641256379443/

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak