Ordainduk gogortu egingo ditu bere ekintzak

Goiatz Arana Begiristain 2014ko ots. 18a, 18:15
Ordaindukoak, joan den astean Mondragon Taldearen egoitzara joan zirenekoa.
Gatzgabekotzat eta arduragabetzat jo du joan den astean Mondragon Taldearekin izandako azken bileran jasotako erantzuna eta, ondorioz, bere ekintzak indar gehiagorekin bultzatzea erabaki du.

Eguenean, hilak 20, izango da irmotasun handiagoz egingo dituzten ekintzetan lehena: elkarretaratzea egingo dute Biteri plazan, 18:00etatik 19:00etara. Egun horretan bertan, Mondragon Taldekoekin izandako bileraren gainean berba egingo dute eta datozen asteetarako mobilizazioak zehaztuko dituzte.

Euren ekintzetan parte hartzeko dei egin diete Ordainduko kideei eta kaltetu guztiei, "horren baitan dagoelako, hein handi batean, Mondragon Taldekoek amore ematea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak