Mozambikera bidaliko dute talo solidarioekin lortutako dirua

Beteluko talogileak eta Munduzabal GKEko kideak, gaur, Arrasateko Eroski handian.
Munduzabaleko kideak gustura daude Arrasaten jasotzen ari diren erantzunarekin. Eskaintza berezia dago aste bukaeran Arrasateko Eroski handian. Sarreran bertan bospasei laguneko taldeak taloak eskaintzen ditu 2,5 euroko prezioan. Txokolatearekin, txorizoarekin edo hirugiharrarekin beteta, talo solidarioak izan dira. Markina Xemein herriko Munduzabal GKEko kideak ziren talogileak.

Orain 14 urte sortutako gobernuz kanpoko erakundea da Munduzabal, eta denbora horretan 35 proiektu garatu dituzte mundu osoan zehar. Egun, eta Mundukiderekin lankidetzan, Mozambiken —Afrika— dihardute lanean gehienbat. "Ortuak eraiki, zuhaitzak landatu, mikro-kredituak lortu... Mozambike munduko herrialde txiroenetakoa zen orain gutxi arte. Zorionez, eta garatutako proiektu ezberdinei esker, aldaketa handia egon da herrialde horretan", esan du Munduzabaleko kide Jabier Gartziak. "Elkartasuna erakustea oso garrantzitsua da. Gutxirekin asko egin daiteke-eta".

Pozik erantzunarekin

Munduzabal elkarteko kideak pozik daude Arrasaten jasotzen ari diren erantzunarekin. "Jendea gerturatzen da, eta batzuk interesa agertzen dute egiten dugun lanaren inguruan", esan du Gartziak. Gaur arratsaldean ere talo solidarioak eskatzeko aukera izango duzue Arrasaten.

"Gogoan dut Senegalen lanean aritu gineneko garaia. Sendagilea eta botikak eskatzen zituzten haur txikien heriotza tasa oso handia zelako. Edateko ura ipini genien, eta bukatu dira gaixotasun haiek guztiak. Orain ez dute sendagilerik eskatzen". Gartziak argi dauka zeintzuk diren lehentasunak.

Erlazionatuak

BIDEOA: Marrupeko proiektua laguntzeko "talo solidarioak" Eroskin

Arrasate

Munduzabaleko kideak gustura daude Arrasaten jasotzen ari diren erantzunarekin. Eskaintza berezia dago aste bukaeran Arrasateko Eroski handian. Sar...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.