Josu Tornay, ANCko kidea: "Katalanok estatu independente bat behar dugu, herri eta gizarte bezala etorkizuna edukitzeko"

Julen Iriondo 2014ko ots. 13a, 14:03
Bergarako Irizar jauregiko aretoa bete egin zen atzo herriko Gure Esku Dago lantaldeak antolatutako mahai-ingururako. “1714-2014: 300 urte ostean, Katalunia bidegurutzean” izenburupean jardun zuten Debagoieneko hiru kataluniarrek, Jordi Ferreronsek, Miquel Beneitek eta Josu Tornayk, Assemblea Nacional Catalana-ko kidea azkena.

Hitzaldiaren izenburuak zioenari jarraituz, 300 urteren ostean bidegurutzean, ezker eta eskuin, iraganera eta etorkizunera begiratu zuten hizlariek. 1714an Felipe V.ak Bartzelona menderatu aurretik gaur eguneko Kataluniak, beste lurralde batzuekin batera, estatua osatzen zuela gogora ekarri, eta ordutik gaur arteko gertaeren eta Espainiarekiko harremanaren errepasoa egin zuten, Espainiak Estatuta baliogabetu zuenekoa, duela bi urteko Diadako manifestazioa eta iazko giza katea bezalako mugarriak nabarmenduz.

Espainiarekin ezer adosteko ahalegin guztiak ezerezean utzi dituztela-eta, aurtengo kontsultaren alde jardun zuten hizlariek; loteslea ez litzatekeen galdeketa ere ez balego egiterik, hauteskunde plebiszitarioak eta  aldebakarreko independentzia aldarrikapena dituzte buruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak