Torturaren gaineko erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean

Julen Iriondo 2014ko ots. 11a, 16:19
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako Eguna dela eta, erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean. Herriko Euskal Memoria taldeak antolatuta, torturaren gaineko datuak, argazkiak eta irudikapenak ikus daitezke. Beste hainbat ekintza ere badaude antolatuta Torturaren kontrako egunaren bueltan.

Bildutako datuen arabera, Oñatin 168 lagun izan dira inoiz atxilotuak, eta hauetatik 72k jasan dituzte torturak. Bihar, eguaztena, ikus-entzunezkoa emango dute 19:00etan erakusketa aretoan bertan, eta eguenean, 18:00etan, Barruko Arrastuak dokumentala. 19:30ean, berriz, Torturaren kontrako bilkura egongo da Bidaurretan, herritar talde batek deituta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak