Istripu ikusgarria Bergarako saihesbidean

Jon Berezibar 2014ko ots. 10a, 18:38
Istripu ikusgarria gertatu zen atzo, astelehena, Bergarako saihesbidean, herriko sarrera nagusitik gertu. Gabiria baserriaren zubiaren azpian gertatu zen istripua, 18:10ak aldera. Hiru autok jo zuten elkar eta ibilgailuek kalte handiak izan zituzten. Istripuak hiru zauritu eragin zituen, bi emakume eta gizonezko bat, eta Arrasateko Ospitalera eroan zituzten. Errepidea itxita egon zen 19:50ak bitartean eta, horrek, arazoak sortu zituen trafikoan.

Hiru atoren arteko talka izan zen: Peogeot 308, Mercedes eta Audi A3. Lekukoek azaldu zutenez, Arrasaterako noranzkoan auto bat bidetik atera eta kontrako norabidean zetorren beste auto bat jo zuen aurrez-aurre. Ondorioz, bigarren honi hirugarren auto batek jo zion atzetik. Istripuaren tokira berehala ailegatu ziren Ertzaintza, suhiltzaileen bi kamioi eta beste anbulantzia bi.

Ez zen zauritu larririk gertatu, nahiz eta, lekukoen arabera, suhiltzaileek emakume bat autotik atera behar izan zuten, babesgarri bat jarrita lepo aldean. Emakumea anbulantzian atenditu zuten, ospitalera eroan aurretik.

Zirkulazioa etenda egon zen bi orduz Bergarako sarrera horretan eta Ekialdeko saihesbidetik (Antzuolara doana) bideratu zuten zirkulazioa. Ilara luzeak sortu ziren errepidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak