Emakumeen Birako etapa bat hartuko du aurten Oñatik

Julen Iriondo 2014ko ots. 7a, 07:00
Oñatik goi mailako txirrindularitza hartuko du aurten berriz ere. Emakumeen Birako bigarren etapa herrian hasi eta amaituko da, ekainaren 13an. Tropeleko txirrindulari onenak hartuko dituen probaren bueltan, emakumeen kirola sustatzeko helburuz beste hainbat ekintza osagarri ere antolatuko dituzte.

Iaz Aretxabaletan bezala, aurten Oñatin hasi eta amaituko da Emakumeen Birako etapa bat. Ekainaren 12tik 15era jokatuko da UCIren maila gorenekoa den eta munduan sona handiena dutenen artean dagoen lasterketa, eta bigarrena izango da Oñatin amaituko den etapa.

Aretxabaletako Udalak bere garaian Mankomunitatean proposatu eta Emakumeen Bira bailarara ekartzea eskualde mailako erabakia da hein batean. Aurten Oñatik hartu du etapa antolatzeko ardura. Udaleko Kirol batzordearen ekimena izan da, baina Berdintasun sailetik ere oso begi onez ikusi dute. Honela, herriko emakume taldeek jardungo dute lasterketaren osagarri izango diren ekintzak antolatzen. Asmoa da hurrengo urtean ere bailarako herri batek antolatzea Emakumeen Birako etapa.

Ainhoa Martin Kirol zinegotziak eman dizkigu azalpenak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak