Kide berrientzako bulegoa eguenean izango du zabalik Ordainduk

Jon Berezibar 2014ko urt. 28a, 11:44
Ordaindu komisiokoek eguenean izango dute zabalik kide berriak egiteko bulegoa. Arrasate pasealekua 3.ean dute bulegoa, 16:00etatik 17:30era zabalik. Halaber, egun berean, asteroko elkarretaratzea egingo dute Biterin eta oraingoan Iturriotz kaleko Laboral Kutxako bulegora ere joango dira protestan, aurrezki kutxa bera ere egoeraren erantzule egiten dute-eta.

Hedabideetara zabaldutako ohar baten bidez, Fagor Etxetresnen itxierak kaltetu dituen langile, familia eta bazkideekiko elkartasuna adierazi dute elkartekoek eta iragarri dute eguenetako asteroko elkarretaratzean, oraingoan, Iturriotz kaleko Laboral Kutxako bulegoetara ere joango direla protestan.

Kaltetu moduan, euren ekarpenekin gertatu dena "injustua" dela diote eta Mondragon Taldea eta Laboral Kutxa bera ere erantzule direla adierazi gura izan dute oharrarekin.

 

Zabaldutako mezua:

"FAGORREN KONKURTSOA DELA-ETA, ZERGATIK ESKATZEN DIOGUN MONDRAGON TALDEKOEI FAGOR-EDESA-REN KIDE KALTETUEN AURREAN    ERANTZUN DEZATELA?        

ZERGATIK EGITEN DUGU PROTESTA CAJAL LABORAL-EN AURREAN?    

Fagor Elektrogailuak-en konkurtsoaren ondorioak larriak izan direlako     familia askorentzat: lanpostua galdu dituzten behin-behineko beharginentzat (Fagorren kideengatik ordeztuak izan direlako); langabezian dauden Fagorren kideentzat; soldata eskasarekin aurrejubilatuak izan direnentzak; kapital soziala galdu dutenentzat; lehen baino etorkizun beltzago duten elbarrituentzat, eta abar… Ezpairik gabe kaltetu guzti horiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Dena dela, gure kasua ere erabat injustua da: injustu delako jubilatuen itzuli gabeko ekarpen sozialak galdu izana, baita    ekarpen    boluntarioak        eta    merkatal    maileguak    ere.    

  • Guk eta haiek dakigulako Fagor Eleltrogailuak-en porrotaren erantzuleak direla:    Urte batzuetan zehar entrepresa ahuldu ondoren, bota egin dutelako (2006ean 11.000 behargin izatetik 2013an 5.000 izatera    pasatu    delako).    
  •  Erretore Kontseilua dagokiguna behar zen moduan ez itzultzeagatik eta aldi berean ekarpen boluntarioak publikoki eskaintzen jarraitzeagatik, itzulezinak zirela jakinik.    
  •  Mondragon Corporation-ekoek itzulpenak atzeratzera behartu zutelako. Caja  Laboralekoek amore eman zutelako, FEDak laguntza behar zuenean eta Industri Kooperatibari oinarri barik itxi zutela. 90eko hamarkadan bere kabuz joatea erabaki zuelako Finantza Kooperatiba bere banketxearen onurako, eta kooperatibakide  guztiok gure soldata haien bitartez kobratzera behartuta egonik…     
  • Mondragon Korporaziotik burututako ekintzak (nazioarteko krisialdiaren eraginak ukatu barik) izan dira Fagor Elektrogailuak egoera honetara eraman dutenak.    


Hori dela-eta, zera eskatzen diegu: beraien erantzukizunei aurre egin diezaietela; eta, era berean, Mondragon    sistema kooperatibistan    baitan gure kudeatzaileen profesionaltasun eta zintzotasunean sinistu izan dugunongan eragindako arazoak konpondu ditzatela.    

Ez dugu eskupekorik nahi ezta diru publikorik ere arazo pribatuak konpontzeko.    

GURE DIRUA NAHI    DUGU!    

ZUZENTASUNA ETA ZINTZOTASUNA ESKATZEN DITUGU!    

ordaindu123@gmail.com"

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak