Gure Esku Dago

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Oñatiko adierazpena sinatu dute eguerdian herriko ia 100 lagunek

Julen Iriondo 2014ko urt. 25a, 16:29
Herriko Gure Esku Dago lantaldeak antolatuta, erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena sinatu dute eguerdian askotariko esparru eta kondiziotako ia 100 oñatiarrek. Herriko ordezkaritza zabala bildu nahian Gure Esku Dagok egindako deiari erantzunez, Euskal Herria nazioa dela, erabakitzeko eskubidea duela eta erabakitzea euskal herritarrei dagokiela adierazi dute Sancti Spiritus unibertsitatean bildutakoek.

Gaurko ekitaldira deituak izan ziren lagunek sinatutako Erabakitzeko eskubidearen aldeko Oñatiko adierazpena hala nahi duen herritar orok izango du aurrerantzean sinatzeko modua. Bestalde, ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katerako izena emateko aukera ere egongo da hemendik aurrera –bi gauzotarako lehen aukera gaur bertan dute oñatiarrek, 19:00ak eta 21:00ak artean, plazan–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak