AHTren Bergarako korapiloa egiteko lanak lizitatzeko datarik ez Rajoyren azalpenetan

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 22a, 16:39
Ez da, ordea, konpromiso arazoa, aurrekontuena baizik, Espainiako presidentearen hitzetan: “Euskal Y-a lehentasunezko proiektua da oraindik ere, baina diru faltagatik ezin izan dugu oraindik proiektua eman. Aukera txikiena izan bezain azkar emango dugu”. Espainiako Kongresuan eman ditu azalpenok, EAJko diputatu Aitor Estebanek egindako galderari erantzunez.

Hitza ez betetzea eta AHT egiteko "konpromiso falta" izatea leporatu dio Estebanek Rajoyri, eta Bergarako korapiloa noiz egingo duten galdetu dio.

Estebanek nabarmendu du Europarekin konexioa egiteko "lehentasunezkoa" dela Bergarako lotura eraikitzea, eta Gipuzkoa "bakartuta" geratzeko arriskuaz ohartarazi dio Rajoyri.

Bergarako korapiloa egiteko lanak epe laburrean martxan jarri ezean, nekez egongo dira bukatuta 2018rako, ordurako Gipuzkoako adarra amaituta egotea aurreikusten bada ere.

Bost zati izango lituzkete korapiloa egiteko lanek eta 600 milioi euro inguruko kostua. Eusko Jaurlaritza lanen ardura bere gain hartzeko prest azaldu da, Gipuzkoako adarra eraikitzeko erabilitako formula berdinarekin: Jaurlaritzak dirua aurreratuko luke eta Espainiako Gobernuaren kupo bitartez errekuperatu gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak