Eroski absolbitzeko eskatu du fiskalak ekarpenen auzian

Kooperatibak legearen arabera jardun zuela eta publizitate engainagarririk ez zuela egin uste du fiskalak, eta, beraz, zigorrik gabe uzteko eskatu dio Marcos Bermudez epaileari. Aldiz, BBVA zigortzeko eskatu du, "gardentasunez" ez jokatzeagatik, eta saldutako ekarpenengatik eskuratutako dirua erosleei itzul diezaiela eskatu du. Astelehenean ezagutaraziko dute epaia.

30.000 erosle izan zituzten Eroskiren ekarpenek, 2002tik 2007ra, eta 200 milioi eurotik gora banatu ditu Eroskik jada interesetan. Arazoa da ekarpenen jabeek ezin dituztela haiek utzi, betierekoak direlako, eta ekarpenak saldu nahi izanez gero aurrena eroslea topatu behar dutela eta erosi zituztenean balio zutena baino %40 inguru balio dutela orain.

Finantza-ekarpen subordinatuak "produktu legalak" dira, Mondragon Korporazioaren arabera; izan ere, merkatuak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak baliozkotu zituen.

Adicae erakundearen eskutik salaketa kolektiboa jarri zuten 68 kaltedunek Bilboko Merkataritza arloko epaitegian. Informazio "eskasa" jaso zutela eta produktuen "arriskuaz" ez zituztela ohartarazi azpimarratu zuten.

Atzo hasi eta gaur amaitu da epaiketa, Bilboko Justizia Jauregian. Marcos Bermudez epaileak datorren astelehenean, hilak 27, 11:30ean deitu ditu bi aldeak epaiaren berri emateko.

Erlazionatuak

Eroskik oso balorazio positiboa egin du ekarpenen auzian absolbitu egin dutelako

Arrasate

Eroskik bere poza agertu du ekarpen subordinatuen gaineko auzian epaileak errugabe jo izanagatik. Bilboko 1. Merkataritza-Auzitegiko Marcos Bermude...
Gaur jakingo da Eroskiren eta BBVAren aurkako salaketaren gaineko epaia

Arrasate

Gaur, astelehena, da Marcos Bermudez epailea Eroskiren ekarpen subordinatuen inguruan egin den epaiketaren gaineko erabakia hartzekoa. Epaiketa sen...
Eroskiko ekarpenen kontrako epaiketa gaurtik Bilbon

Arrasate 1

Adicae kaltedunen elkarteak urrian ezarri zuen Eroskiko finantza-ekarpen subordinatuen kontra jarritako auzi-eskea argitzeko epaiketaren data, eta ...
Rikardo Gonzalez de Durana: "Eroskik egin digun proposamena guztiz onartezina da"

Ekonomia

Hilaren 21ean eta 22an hasiko da Eroskiren eta BBVAren aurka Adicae elkarteak ipini duen salaketaren epaiketa, ekarpen subordinatuak –euskal prefer...
Inbertitutakoaren %70 berreskuratzeko proposamena egin die Eroskik ekarpenen jabeei

Debagoiena

Egindako ekarpenaren %15 eskudirutan ordaintzea eta beste %55, berriz, 12 urterako bonuen truke ematea dakar irtenbideak. %30eko kita legoke edo, b...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.