Ordaindu plataformak elkarretaratzea deitu berriz biharko

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 22a, 10:36
Biharko, eguena, deitu du kontzentrazioa, Biteri plazan, 18:00etatik 19:00etara, azken asteetan egiten dabilen moduan. Horrez gain, plataformatik aurreratu dute ez dutela baztertzen mobilizazioen dinamika berri batekin hastea.

Izan ere, plataformatik diote Txema Gisasolarekin batzekoak zirela etzi, hilak 24, baina hark dimisioa eman eta gero, Mondragon Korporazioarekin jarri direla harremanetan eta ez dietela data berririk zehaztu oraingoz.

Horren aurrean, eta epe laburrean erantzunik jaso ezean, mobilizazio erritmo berri bati ekingo diotela iragarri dute, egoki ikusten dituzten ekintzak antolatuz momentu bakoitzerako. "Ezin dugu itxaron, ezta nahi ere. Erantzunak behar ditugu berehala", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak