40 urte betetzen dira Ameriketatik Oñatira ikastera etorri zirela

Eneko Azkarate 2014ko urt. 22a, 07:54
1974-75eko taldea Oñatiko San Lorentzon Yon Oñatibiarekin (Carmelo Urza).
Ameriketako Estatu Batuetatik Oñatira ikastera etorri zirenen gaineko liburua eta dokumentala egin nahi ditu Iñaki Galdosek. 1974ko irailean etorri ziren Boisetik Oñatira. Hortaz, aurten 40 urte betetzen dira. Urteurren hori baliatu nahi du euskaldun jatorriko eta bestelako amerikar haien gainean jarduteko.

Bere blogean kontatu du Galdosek eta Goienari adierazi dio hurrengo hilabeteetan Boisera (Idaho-ko hiriburua) joango dela hainbat ikerketa lan egitera. Galdosekin egindako elkarrizketa luzea egubakoitzean argitaratuko dugu Goiena paperean eta Goiena.net-en.

Egonaldi luzea egin zuten Oñatin, Boiseko unibertsitatearen babesarekin eta euskal kultura, hizkuntza edota ohiturak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Handik etorri zirenetako bi lagunekin batera, 8 urteko mutikotxoa zela, Haur dantzarien egunean ateratako argazkia ere erakutsi du Galdosek blogean. Alkate txikia izatea suertatu zitzaiola-eta.

Oñatiarrak kontatzen du, era berean, amerikar haiei ez zitzaiela gauzak oso eroso gertatu hasieran. Dio, CIAkoak zirelakoan, lehergailuak eta guzti jarri zizkietela "ongi-etorri moduan".

Haiekin sortutako harremanei eusten die gaur egun Galdosek batez ere sare sozialak eta Internetek eskaintzen dituen teknologiak baliatuz.

Eta, aurreratzen du, haien gaineko liburua eta dokumentala egin nahi dituela eta dagoeneko harremanetan jarria dela Txintxua Films-eko Asier Altuna zinegile bergararrarekin. Iñaki Galdosek dokumental hori zuzenduko lukeen zinegilearen izena eta aurreratzen du: Koldo Almandoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak