Eroskiko ekarpenen kontrako epaiketa gaurtik Bilbon

Adicae kaltedunen elkarteak urrian ezarri zuen Eroskiko finantza-ekarpen subordinatuen kontra jarritako auzi-eskea argitzeko epaiketaren data, eta gaur eta bihar egingo da. Izan ere, elkarteak ez du onartu Eroskik egindako eskaintza.

Proposamen horren arabera ekarpenaren %15 eskudirutan jasoko lukete bezeroek, eta beste %55, berriz, 12 urterako bonuetan. Ondorioz, %30eko kita egongo litzateke.

Auzi-eske kolektiboa

Adicae elkarteak auzi-eske kolektiboa aurkeztu du Eroskiko finantza-ekarpen subordinatuak erosi zituzten 71 kontsumitzaileren izenean. Litekeena da bihar baino lehen 71 horietakoren batek salaketa atzera botatzea eta Eroskiren eskaintzea onartzea edota epaiketaz kanpoko akordioren bat lortzea.

Eskaerak

Adicaek publizitate engainagarria egitea egotzi dio Eroskiri, eta BBVA finantza erakundeari eskatzen dio ekarpenen kontratuak bertan behera uztea, eta, ondorioz, bezeroei dirua itzultzea.

Fiskaltzak ez du gaiaz ezer esan, oraingoz.

Erlazionatuak

Eroskik oso balorazio positiboa egin du ekarpenen auzian absolbitu egin dutelako

Arrasate

Eroskik bere poza agertu du ekarpen subordinatuen gaineko auzian epaileak errugabe jo izanagatik. Bilboko 1. Merkataritza-Auzitegiko Marcos Bermude...
Gaur jakingo da Eroskiren eta BBVAren aurkako salaketaren gaineko epaia

Arrasate

Gaur, astelehena, da Marcos Bermudez epailea Eroskiren ekarpen subordinatuen inguruan egin den epaiketaren gaineko erabakia hartzekoa. Epaiketa sen...
Eroski absolbitzeko eskatu du fiskalak ekarpenen auzian

Arrasate

Kooperatibak legearen arabera jardun zuela eta publizitate engainagarririk ez zuela egin uste du fiskalak, eta, beraz, zigorrik gabe uzteko eskatu ...
Rikardo Gonzalez de Durana: "Eroskik egin digun proposamena guztiz onartezina da"

Ekonomia

Hilaren 21ean eta 22an hasiko da Eroskiren eta BBVAren aurka Adicae elkarteak ipini duen salaketaren epaiketa, ekarpen subordinatuak –euskal prefer...
Inbertitutakoaren %70 berreskuratzeko proposamena egin die Eroskik ekarpenen jabeei

Debagoiena

Egindako ekarpenaren %15 eskudirutan ordaintzea eta beste %55, berriz, 12 urterako bonuen truke ematea dakar irtenbideak. %30eko kita legoke edo, b...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.