EPPKren bitartekarien kontrako atxiloketak salatzeko manifestazioa egin dute Arrasaten

Eñaut Abarrategi 2014ko urt. 9a, 19:50
Hainbat pertsona batu dira gaur Arrasaten atzo Guardia Zibilak aurrera eramandako polizia operazioa salatzeko. Espainiako Barne Ministerioaren aginduz Guardia Zibilak zortzi pertsona atxilotu zituen Euskal Herrian. Atxilotuak, EPPK-ren (Euskal Preso Politikoen Kolektiboak) Mintzaidetza Lanerako Taldeko kideak dira. Atxilotutako zortzi pertsonak abokatuak dira eta, Barne Ministerioaren arabera, ETAren eta "hauen presoen" arteko "zubi lana" egitea egotzi diete atxilotuei.

Honen harira, Euskal Herriko hainbat eragile politiko eta sozialek elkarretaratzeak eta manifestazioak deitu dituzte gaurko. Debagoieneko herrietan ere elkarretaratzeak egin dira.

Arrasaten, 19:00etan hasi da manifestazioa Seber Altube enparantzan eta, herriko kaleak zeharkatu ondoren, hasitako leku berean amaitu da mobilizazioa; Konponbideari erasorik ez! lelopean burutu da. Bertan, Ander Gallegok, LAB sindikatuko kidea, hartu du hitza. Adierazi duenez, "Espainiako Gobernuak ez du konponbide garai hauetan aurrera egin nahi eta ez da atxiloketa hauek egiteko unea". 

Manifestazioan zehar, Irati Muxika, Aramaion bizi den amezketarra ere izan dute gogoan; gaur iluntzean atxilotu dute Aramaion.

Bilbora joateko deialdia

Larunbat honetan, Euskal Presoen eskubideen alde egingo den manifestaziora joateko deia zabaltzeko ere aprobetxatu dute. "Atzoko atxiloketak ikusita, gero eta arrazoi gehiago daude larunbatean Bilbora joateko, presoei gure elkartasuna adierazteko". Manifestazioko leloari jarraituz, "izan gaitezen denok tanta", gaineratu du Gallegok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak