Arrasate bizileku zuen Kepa Bereziartua EAE-ANV alderdiaren lehendakaria atzo (astelehena) zendu zela eta, Arrasateko Sortutik "dolumin sentikorrenak" helarazi nahi dizkiete haren senide eta lagunei, eta gaur asteartea, karteladaren ostean, 19.30ean, Arrasateko Aldai parkean emango zaion azken agurrean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Honekin batera, Sortutik gogorarazi gura dute "Euskal Herriak etengabe pairatzen dituen salbuespen egoeren artean Kepa Bereziartua lehendakaria zen EAE-ANV alderdia, 2008an Baltasar Garzon epaileak legez kanporatu" zuela. Eta "epaiketaren zain dauden 44 euskal herritar 4/08 sumarioan auzipetu" zituela, "tartean Kepa Bereziartua bera eta Ino Galparsoro Arrasateko alkate ohia".
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.