Gezurtatu egin dute Lagun Arok aurre-erretiroaren gainean esandakoa

Ubane Madera 2014ko urt. 2a, 12:07
Fagor Etxetresnetako 55 urtetik gorakoen kolektiboak gezurtatu egin du joan den abenduaren 27an Lagun Aro BGAEk (EPSV) jakinarazitakoa: 55 urtetik gorakoak kontsumoko aurrerakinaren %80ko prestazioarekin aurre-erretiratu ahalko direla.

55 urtetik gorakoen kolektiboak prentsa ohar baten bitartez salatutakoaren arabera, Lagun Aroren batzarrean onartutakoa euren "soldata errealaren %55ari dagokio, denboran berriro baloratzeko aukera barik".

Diote, gainera, hori horrela dela "betiere bazkideak prestazioa onartzen badu hiru hilabete baino lehen (martxoaren 31 aurretik). Epe horren barruan eskatu ezean, batzarrean onartutakoa eskuratzeko eskubidea galdu egingo du. Kasu horretan %41ean geratuko litzateke".

Azpimarratu dute aurre-erretirorako aukera horrek 61 urterekin erretiratzea onartzea dakarrela, "Lagun Aroren pentsioaren %24aren galerarekin". Eta baita ere, "61-65 urte artean bazkidea egin beharko dela Seguritate Sozialari dagokion autonomoen kuoten kargu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak