Yerai Varela eta Marisol Ramos onenak Oñatiko San Silvestrean

Julen Iriondo 2013ko abe. 31a, 19:11
286 korrikalarik hartu dute parte Oñatiko San Silvestre proban. Mutiletan Enrique Cecilia urretxuarra izan da bigarren, eta Zuhaitz Ezpeleta arrasatearra hirugarren. Nesketan Ane Zabala arrasatearrak egin du bigarren, eta Sara Gomez oñatiarrak hirugarren.

Giro ederra izan da 2013 urtea agurtzeko Antxintxiketan Kirol Elkarteak antolatutako lasterketan. Kale bazterretan, animoak ematen, jende nahikotxo, eta helmugan aurrenekoak herriko atleta bi. Aurretik egin diren umeen lasterketetan 125 neska-mutikok hartu dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak