Arizmendi-Ikerlan eta Mondragon Unibertsitateko lau taldeak bikain aritu ziren First Lego Leaguean

Sergio Cano 2013ko abe. 17a, 16:20
First Lego Leagueko partaide euskaldunak.
Arizmendi-Ikerlan eta Arizmendi-Mondragon Unibertsitatea ordezkatzen zuten lau taldeak ederki aritu ziren joan zen larunbatean Zamudion jokatu zen First Lego Leagueko kanporaketan. Aurten maila altua izan da.

Aldez aurretik egindako lan handia erakutsi zuten txapelketan burututako probetan. Guztira lau proba egin zituzten: robotaren misioena, proiektu zientifikoaren aurkezpena, proiektu teknikoaren aurkezpena eta baloreen azalpena. Proba horien guztien artean puntuazioa onena lortu zuten bi  taldeak sailkatu ziren Espainiako txapelketarako. 

Gure taldeak hiru sari bikain lortu zituzten: kortesiaren saria, talde lanaren saria eta robotaren portaera onenaren saria. Halaber, robotaren misioen probari dagokionez, Arizmendi ikastolako 4. DBHko talde batek lortu zuen parte hartzaile guztien artetik puntuaziorik altuena.

Irakasleok oso gustura geratu ziren ikasleek egin zuten lanarekin  bai proba egunean, baita Zamudiora joan aurreko egunetan erakutsitako umore, lan maila eta jarrerarekin ere. Irakasleen hitzetan, “horrela jarraituz gero, hurrengo urtean ere sariak iritsiko dira”.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak