Monika Belastegi: “Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena”

Goiena 2013ko abe. 9a, 14:04

Aste berezia izan da lanean euskaraz dihardugun Goienako kazetariondako. Euskararen Eguna ospatu berri dugu, leloak dioen moduan Euskarak 365 egun dituen arren. Bestalde, Arrasate Press sortu zela 25 bete dira abenduaren 2an eta Goiena.net-ek 10 urte egin ditu egun berean.

"Beste 25 urte zuen ekarpenarekin"

Efemeride esanguratsuak: erakusten dutelako Debagoienean proiektu berezi eta arrakastatsuak egiteko gauza garela; duela 25 urte euskarazko kazetaritzan iraultza ekarri zuen egitasmoak bizirik dirauelako; eredua herririk herri zabaldu zelako eta eredu haren oinordeko Goiena delako.


Eta zergatik da Goiena arrakastatsua? Zuengatik: erabiltzaile, ikus-entzule, irakurle eta bezerook erakusten diguzuen jarraipen, babes eta laguntzarengatik; herriarengatik; gizarte zibil grinatsuagatik; erakundeengatik.
Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena eta lan bazkideak gara proiektuaren oinarrietako bat. Lagun gaitzazu beste 25 urte betetzen. Ospa dezagun elkarrekin. Premiazko dugu zuen ekarpena horretarako.

Bertako komunikazio kooperatiba da Goiena; lagundu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak