Unitate psikiatriko-legal berria inauguratu dute Aita Mennin

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 29a, 14:24

Auzi judizialen bat izan eta buruko arazo larriak dituzten pertsonak hartuko dituen unitate psikiatriko-legala inauguratu dute gaur Aita Mennin. Halako pertsonak hartuko dituen Espainiar mailako lehen zentroa da eta nahiz eta gaur inauguratu, martxan dago jada. Inaugurazio honetan, Eusko Jaurlaritzako, Arrasateko Udaleko eta Justizia arloko ordezkariak izan dira besteak beste.

 

Gaurko inaugurazioan ordezkari politiko ugari izan dira, besteak beste Aita Menni ospitaleko zuzendari Mikel Tellaetxe, Gipuzkoako Ama Nagusi Fuencisla Martin, Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko sailburuorde Guillermo Viñegra, Donostiako gotzain Jose Inazio Munilla, Gipuzkoako Auzitegi probintzialeko presidente Iñaki Subijana eta Arrasateko Udaleko ordezkariak besteak beste.

Instalazioetatik bisita gidatua egin ondoren, Tellaetxek, Viñegra eta Sor Fuencislak hitza hartu dute. Besteak beste eskerrak eman dituzte krisi garai honetan eginiko esfortzu ekonomiko handi honengatik eta bestalde, pertsonen zaintza beharrezkoa dela gogorarazi dute, baita pertsonekin bat egiten dutela ekarri dute gogora.

Segurtasun neurri handiko unitatea

Martxan jarritako unitate berri hau, Aita Menni ospitaleko izkina batean dago kokatua. Bertan, auzi judiazialak izan eta buruko arazo handiak dituzte gaixoak izango dira. Izan ere, orain arte, pertsona hauek kartzelan jarraitzen zuten, baina euren arazoa dela eta unitate psikiatriko batean egotea hobe izango litzake eta behar hori erantzuteko asmoz sortu dute unitate berri hau.

Halako egoeratan, segurtasuna behar beharrezkoa da, hala, 55 kamera egoteaz gain, 4 ate, geruza bikoitzeko leihoak eta beste hainbat neurri hartu dituzte. Unitate berri honetan 10 pertsonentzako lekua dago eta momentuz, 8 pertsona aurkitzen dira. Segurtasun altuko unitatea da beraz, eta 900 metro koadroko azalera okupatzen du. Inbertsio osoa Aita Menni ospitalearen gain gelditu da eta 1,3 milioi euroko gastua egin du.

Estatu mailan existitzen den baldintza hauetako unitate bakarra da eta Iñaki Madariaga unitate berri honetako zuzendariak aipatu duenez, Gipuzkoa mailarako pentsatu bazen ere, estatu guztiko pertsonentzat irekita egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak