Erretiratuek beraien desadostasuna agertu dute, pentsioen azken erabakien harira

Eñaut Abarrategi 2013ko aza. 28a, 21:02

Gipuzkoako jubilatu eta pentsiodunen kolektiboak deituta elkarretaratzea egin da, pentsioen inguruan hartutako azken erabakiak salatzeko. Pentsioak ukitzen dituenak ez dauka nire botoa lelopean egin dute elkarretaratzea herriko plazan. Arrasaten ez ezik, Gipuzkoako beste herri batzuetan ere egingo dira elkarretaratzeak.

Protesta ez da herri bakoitzeko udal gobernuei zuzenduta, baizik eta, alderdi politiko guztietara luzatu nahi izan dute. Espainiako Gobernuak aurrera atera nahi duen proiektuaren alde bozkatzen duenak eta abstenitu egiten denak ez du pentsiodunen botoa jasoko aipatu dute. Elkartetik eskatzen dutena da,  pentsioak KPI-aren (Kontsumorako Prezioen Indizea) neurri berdinean igotzea.

Bizi-itxaropenaren araberako pentsioak egotea guztiz tamalgarria dela esan dute. Honekin batera, beste zenbait eskaera ere egin dituzte. Pentsioa eskubide bat dela eta ez negozio hutsa, pentsio bakar bat ere ez izatea 1000 euro baino gutxiagokoa eta Gasteizko gobernuari eskatu diote defenda ditzala erretiratuendako pentsio duin batzuk.

Urte oso gogorrak espero dute Euskal Herriko pentsiodunendako, eta horretarako beharrezkoa ikusten dute jendea kalera irten dadin beraien pentsioen eskubideak defendatzeko. Gogoratu nahi izan dute ere, etorkizuneko pentsiodunen alde ere borrokatzen ari direla. Hau da, gaur egun gazteak direnak, baina, etorkizun baten pentsioak jasoko dituztenak.

Elkarretaratzeez aparte, sinadura bilketak ere egiten dabiltza herriz herri. Arrasaten, azaroaren 14an izan ziren Pentsio Publiko Duinen Elkarteko kideak herritarren sinadurak biltzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak