Jesus Mari Zabarte aske uzteko eskaera egin du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak

Irati Goitia 2013ko aza. 19a, 18:13

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hiru euskal preso askatzeko agindua eman du eta beste sei erabakiaren zain daude, tartean, Jesus Mari Zabarte Garratz arrasatearra.

Jesus Mari Zabarte 1984an atxilotu zuen Guardia Zibilak Hernanin. Hortaz, 29 urte daramatza preso. 3/4ak beteta ditu eta 2013ko martxoan ateratzekoa bazen ere, Parot doktrina ezarrita 2014ko martxora arte luzatu zioten espetxealdia.

Auzitegi Nazionalako Fiskaltzak Zabarte aske uzteko eskaera egin du. Beraz, orain bere kasua aztertzen duen Zigor Salaren aretoak hartu beharko du erabakia.  Izan ere, joan den astean Zigor Salako epaileek hartutako erabakiaren harira, presoak aske uztearen erabakia ez du Auzitegi Nazionaleko hamazazpi epaileren osoko bilkurak hartuko. Fiskala presoak aske uztearen alde agertzen denean presoari zigorra eman zion salak emango du agindua.


Guztira ETAko bederatzi preso aske uzteko eskatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak. Horietako hiru askatzeko agindua eman dute zegokieten Zigor Salen aretoek eta beste seiren kasua erabakitzeko dago.

Beste bi debagoiendar

Azaroaren 8an gelditu zen aske Luis Mari Azkargorta 'Kanto' aramaiorra, Estrasburgotik datorren ebazpenari kasu eginda. Beste bi preso debagoiendarrek ere badute Parot doktrina ezarrita: Jose Gabriel Urizar Gautxorik (Arrasate, 1985ean atxilotua) eta Xabin Usandizagak (Oñati, 1997an atxilotua).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak