Jaurlaritza kontrataziorako laguntzak emateko gertu, Fagor Etxetresnen "eragina gutxitzen laguntzeko"

Juan Maria Aburtok, Enplegu eta Gizarte Politika sailburua, adierazi du zaila dela jakitea Fagor Etxetresnen krisiak zenbaterainoko eragina izango duen langabezian, baina "kaltea gutxitzen laguntzeko" bide ezberdinak aztertzeko lanean dihardutela gaineratu du.

Europari laguntzeko asmoa aipatu du, batetik, badaudelako fondo batzuk horrelako kasuetan laguntzeko; eta Jaurlaritzak bere aldetik martxan jarri dituen eskualde mailako planak, bestetik, formazioaren bitartez eta kontrataziorako laguntzak emanez.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.