Gizonezko bat larri zaurituta, ustez bikotekideak leihotik behera bultza eginda

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko aza. 17a, 23:42

Arrasateko San Andres auzoan gertatu da ezbeharra; gizonezkoa larriki zaurituta eraman dute Gasteizko Santiago ospitalera.

Ertzaintzatik jakitera eman dutenez gertaera 07:30ean jazo da. "Lehenengo ikerketaren arabera eztabaidan ari zirela emakumezkoak bultza egin dio irekita zegoen leiho baten kontra eserita zegoen gizonezkoari. Kalera erori da gizonezkoa, eta larri zaurituta dago". Ertzaintzak lurrean etzanda aurkitu du gizonezkoa, eta haren ondoan 27 urteko emakumezkoa.

Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute zauritua. Emakumezkoa, berriz, atxilotu egin dute hilketa saiakera leporatuta. Ikerketak aurrera jarraitzen du. Ertzaintzatik jakitera eman dutenez aurrekari polizialak ditu emakumezkoak polizia-agenteei aurre egiteagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak