Bergaran egingo du Bagarak aurten, hirugarren Tobera

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko aza. 15a, 14:31

Bagarak bultzatutako Tobera, antzerki satirikoaren hirugarrena egingo dute Bergarako frontoian, abenduaren 28an.

Iraitz Agirre, Bagarako kidearen esanetan, debagoieneko herri handien trilogia itxiko du aurtengoak; izan ere, Arrasate eta Oñati epaitu ostean, aurtengoan, Bergara izango da epaituko dutena. Aurrekoetan moduan, ibarreko gainontzeko herriak akusazioko parte izango diren arren, aurtengoan, Bergarako auzotarrak izango dira akusazioaren protagonista nagusiak.

Hiru aste antsegatzen

Hamabi lagunen artean osatu dute Tobera berriaren gidoia.Lan-taldetan banatu eta atal bakoitzekoa landu du bakoitzak, hori guztia taularatuko dute gero, aniztasun handiko hogeitabost lagun inguruko aktore eta aktoresa taldeak. "Denetik dago gidoian, badaude Bergarako auzotarrek erdigunekoei leporatzen dizkien akusazioak, (auzoak albo batera utzi dituztela esanaz besteak beste); urtero moduan akusazio historikoak ere izango dira eta beste hainbat ere bai. Laburbilduz esan genezake, akusazioa, azalkeriagatik doala hau da, janzkerak, itxurak, emangurak eta horrelako topikoak ekarriko ditugu, besteak beste. Gidoiaren ardatzetako bat da hori baina beste hainbat ere baditu" diote Bagaratik.

Orain hiru aste hasi ziren entseatzen eta astean birritan elkartzen dira. Mikel Irizar izango da aurten ere epaile eta ikusiko ditugu aurrekoetan parte hartu zuten beste hainbat ere. "Aurpegi berriak ere asko dira, eskarmentudunak batzuk, baina gehienak, hasi-berriak dira" .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak