Ordaindukoak Juan Maria Aburto eta Arantza Tapia sailburuekin batzartuko dira astelehenean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 8a, 15:40

Fagor Etxetresnetako kapital sozialeko eta borondatezko ekarpenenen kaltetuak ordezkatzen dituen Ordaindu taldeak bilera egingo du astelehenean, Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikako sailburu Juan Maria Aburtorekin eta Ekonomia, Garapenen eta Lehiakortasun sailburu Arantza Tapiarekin. Laguntza eskatuko die eta kaltetuen "kinka larria" bertatik bertara azaldu. Kaltetuekin, bestalde, eguenerako –hilak 14– egin dute hitzordua, egoera aztertzeko.

Pertsona kaltetuak "asko" direnez, bilerak bi deialdi izango ditu: lehena 09:30ean eta bigarrena 11:30ean, biak Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak