Fagor Etxetresnak ez da gaur sartuko hartzekodunen konkurtsoan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 8a, 12:20

Datozen egunetan sartuko bada ere, Fagor Etxetresnetatik konfirmatu dute prozesuari ez zaiola ekingo gaur, egubakoitza. Egun zehatzik zehazteke, barne iturriek argitu dutenez, lehenago Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko diote eta ostean egingo dute publiko. Egun zehatzik ez dute aurreratu, beraz, baina bai datorren astean izango dela adierazi.

• • •

Ordaindukoak Juan Maria Aburto eta Arantza Tapia sailburuekin batzartuko dira astelehenean

• • •

Kontseilu Soziala: "Bizirik mantenduko dugu kooperatiba eta gainerako bazkideekin dugun konpromisoa"

• • •

Martin Garitano Kutxako lehendakariarekin batzartuko da astelehenean

Kooperatibak bizi duen egoera dela-eta, Fagor Etxetresnetako Kontseilu Errektorea egunero ari da bilerak egiten azken boladan, eta berdin gaur ere; Edesaren egoeraren gaineko eztabaida dute mahai gainean, beste gai batzuekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskaintza aztertu eta Basauriko planta hartzekodunen konkurtso aurreko egoeratik aterako duen erabaki behar du kooperatibak, baina ez dago garbi gaur bertan erabakirik hartuko duen.

Datorren astean hartzekodunen konkurtsora

Edozein kasutan, Fagor Etxetresnetatik adierazi digute horrek ez duela zerikusirik izan Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartzeko datan: "Egun zehatzik eman barik, aste honetan edo hurrengoan izango zela azaldu genuen guk eta hala izango da: datorren astean aurkeztuko dugu hartzekodunen konkurtsora".

Donostiako auzitegian egingo dute eskaera, bertan dutelako hartzekodunen aurre-konkurtsoa ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak