Fagor eta Edesa ez ixteko oihuak nagusitu ziren egueneko manifestazio oso jendetsuan

Jon Berezibar 2013ko aza. 1a, 18:20

Egueneko –urriak 31– manifestazioa urriaren 18koa baino jendetsuagoa izan zen. Orduan bi mila lagun pasatxo egon zirela adierazi zuten Udaltzaingotik eta eguenean datu zehatzik eman ez ziguten arren, "harrituta" geratu ziren elkartu zen jendetzarekin. Langileetako batek esan zigunez, ia bost mila lagun egon ziren.

 

BIDEOAK Manifestazioa, komunikatuaren irakurketa eta manifestazio osteko iritziak

 

ARGAZKI GALERIAK Manifestazioa 1Manifestazioa 2

BIDEOAK Arrasateko alkatearen adierazpenakAnder Rodriguez, Aldundiko Gizarte Politiken arduradunaOrdaindu komisioa abokatuekin batzartu da gaur

ALBISTEAK Mondragon Korporazioak aho batez ukatu die diru-laguntza Fagor Etxetresnei Poloniako filiala hartzekodunen lehiaketan dago Eusko Jaurlaritza: "Mondragonekin eta enpresarekin berarekin elkarlanean lan egiteko gure borondatea berresten dugu"   Kontseilu Sozialaren eta Errektore Kontseiluaren jakinarazpena: Lehiaketan sartuz gero "uste osoa" dute enpresaren jarduera eta lanpostuak betirako galduko direla

Jendetsuagoa izateaz gain, urriko azken eguneko agerraldia aurrekoa baino beroagoa izan zen. Manifestarien artean mina eta haserrea atzematen zen eta bide alboetatik hainbat herritarren elkartasuna jaso zuten. Igarri zen orain arte ezagutzen ez zen egoera baten aurrean erantzun berezia izan zela. Txaloak eta txistuak entzun ziren hasieratik eta manifestazioa herrigunera sartu zenean "Fagor, Edesa, ez itxi!" oihukatu zute behin eta berriz. Herriko plazan ere aldarrikapen berbera egin zuten hainbat minutuz. Langile batzuek ere eserialdia egin zuten protesta modura.

Manifestazio amaieran Esteban Arriaranek egin zuen berba Errektore Kontseiluaren izenean, eta elkartasun balioei eutsiz, enplegu guztiak mantentzea aldarrikatu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak