Xabi Abasolo Espainiako Txapelketan 'doblete'-a egiteko asmoaz doa asteburuan Bartzelonara

Xabier Urtzelai 2013ko urr. 31a, 10:48

Moto gainean denboraldi ezin hobea egiteko aukera ederra du asteburuan Xabi Abasolok, eta azken hitzordurako prestatzen Sherco etxeko tailer ofizialean harrapatu dugu Arrasatekoa, Elgoibarren, motoari azken ikutuak egiten: "Motoa ederki doa. Berria estreinatu berri dut, eta oso gustura nabil". Emaitzetan ere igartzen da hori, azken hitzorduetan egindako lanari esker Abasolok liderra harrapatu duelako, Borja Nieto. Argazkia: Aritz Gordo.

Esan moduan, urtea borobiltzeko aukera aparta da Abasolok Bartzelonan. Pilotu arrasatearra Espainiako Cross Country txapelduna izan da, eta orain Enduro txapeldun bilakatu daiteke, zapatuan eta domekan egingo duten lasterketa bikoitzean Nieto atzean uzten badu. 

Hala, enduro egutegiko azken hitzorduak ezin du emozio handiagoa izan, Nieto eta Abasolo puntu kopuru berdinarekin daudelako (150 puntu). Urtean zehar korritutako lasterketak –bederatzi– ez dira nahikoa izan faborito bat narbarmentzeko: "Ni nahiz atzetik aurrera datorrena, eta baliteke Nietok presio handiagoa izatea. Baina, KTM ofizialeko pilotu ohia da, esperientzia handikoa, eta nirea lehenengo urtea da. Ea lan txukuna egiten dugun, baina bigarren geratzen banaiz ere oso pozik amaituko dut".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak