Urola gehiago izan zen eta Mondrako mutilak esku hutsik bueltatu ziren

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 27a, 14:29

Erregional preferente mailan bosgarren jardunaldia jokatu dute asteburuan. Arrasateko futbolariek gainera, aurkari gogorra bisitatzera joan dira, Urola talde liderra zehazki. Arrasateko taldeak Zumarragara egin zuen bidaia eta partidu eskasa jokatu zuten. Izan ere,  gol asko jaso zituzten, guztira, sei. Azken emaitza, 6 eta 1ekoa izan zen.

Aurreko jardunaldian garaipena lortu zuten Ilintxaren aurka eta horrek konfiantza hartzeko aukera eman zion taldeari, baina asteburu honetan, ezin izan dute ezer egin. Urola lehenengo da sailkapenean, eta jolastu diren partidu guztietan garaipena lortu du, ez du hortaz, porrotik ezagutu oraindik ere.

Neskek atsedena

Mutilek ez bezala, Mondrako neskek atseden asteburua izan dute. Momentuz ez dute partidu bat ere irabazi eta azkenengo daude sailkapenean. Datorren asteburuan baina partidua izango dute eta zaila gainera, liderraren aurka jolastuko baitute Mojategin. Pauldarrak talde bizkaitarra izango da beraz Arrasaten. Talde liderrak 18 puntu ditu eta arrasatearrek aldiz, huts.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak