Aukeraz betetako partidu bikaina jokatuz, garaipena bergararrentzat

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 27a, 12:35

Markagailura gol bakarra igo bazen ere, partidu bikaina jokatu zuten bergararrek.

Markagailura gol bakarra igo bazen ere, Aitor Arrate entrenatzaileak urteko "partidu hoberena" izan zela adierazi zuen. Arrate oso pozik azaldu zen bere jokalariek eginiko lan eta jarrerarekin. Partidu borobila eta aukeraz betetakoa izan zen, gerturatutako guztientzako liluragarria.

Lehenengo zatiko 28 minutuan sartu zuen gola Enekok. Eta nahiz eta gehiago sartzerik ez lortu, lehehengo zatiko azkenengo minutuetan eta baita bigarreneko hasierakoetan, aukera garbi asko izan zituen Bergarak. Atezainaren aurrean bakar bakarrik behin baino gehiagotan egon eta ezin izan zuten gol gehiago sartzerik izan. Markagailuan kopuru txikia ikusi arren "partidu oso berezia jolastu dugu. Oso konpletoa izan da" adierazi zuen Arratek. Bigarren zatiko minutu askotan, partiduaren "jaun eta jabeak izan gara, ondo jolastu dugu bai defentsan eta baita erasoan ere, pena bakarra gol gehiago sartu ez izana da" adierazi zuen pozik.

Partiduko gol bakarra lehenengo zatian eta Enekok sartu bazuen ere, zapatuko partiduan protagonismoa ez zuen jokalari bakar batek izan, "talde osoa izan da protagonista, orokorrean jokalari guztiek partidu oso ona egin dute, ezin dut bat nabarmendu guztiek eman baitute dena" esan zuen entrenatzaileak.

Golik jaso gabe, lehen aldiz

Aitor Arrate Bergarako entrenatzailea defentsiboki eginiko lanaz harro zegoen, baita atea hutsean lagatzeaz ere, izan ere, "lehen aldia da ez dugula gol bat jasotzen eta aste guztian, entrenamendutan, horretaz mentalizatzen ibili ondoren, gaurkoan lortu dugu atea zeroan ustea, oso garrantzitsua da hori" adierazi zuen harro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak