"Iktusaren inguruan ezjakintasun handia dago"

Imanol Gallego 2013ko urr. 25a, 11:08

Gaitz ezezaguna den arren, sei segundoan behin pertsona bat iktusak jota hiltzen da eta mundu mailan sei pertsonatik batek iktusa izango du. Gaitz hori azaleratu eta haren eraginak nahiz prebentzioa zabaltzeko, Iktusaren Nazioarteko Eguna izango da martitzenean.

Aita Menniko garuneko gaitz unitateko koordinatzaile Olatz Uriartek azaldu duenez, "burmuinera odola daramanarteria bat oztopatzean gertatzen da iktusa". Izan ere, odola ez da eremu batera heltzen eta kaltetuta geratzen da.

Prebentzioa eta bizkortasuna

Zenbat eta denbora luzeagoan egon zirkulazio gabe, kaltea orduan eta handiagoa da, eta sendatzeko zailagoa ere bai; batzuetan, atzera bueltarik ez duena. Bada, iktusa gertatu ondorengo uneak premiazkoak dira.

Hori dela eta, dieta osasuntsua egiteak eta egunero 30 minutuz kirola egiteak gaixotasuna ez garatzen laguntzen dute. Bestalde, arteria hipertentsioa, diabetesa, kolesterola eta tabakismoa izaten dira ohiko arrisku faktoreak.

Aita Mennik Azoka kalean duen Eguneko Zentroan, erizain eta sendagile batek aldez aurretik 943 79 44 11 telefonoan hitzordua lotzen duen edonori balorazioa egingo diote, doan. 18:30ean, aldiz, Kulturaten Iktusa, zer egin aurretik eta ostean? hitzaldia egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak