Manifestazio jendetsua egin dute Etxetresneetako langileek "lanpostuen defentsan"

Asier Alkorta 2013ko urr. 20a, 10:46

Ixila izan zen atzo, egubakoitza, Arrasaten ikusi genuen manifestazioa. Baina ixiltasun horretan, izugarrizko ozentasunarekin, agerian geratu ziren Fagor Etxetresnetako bazkideen eta haiek babestera atera zirenen sentimenduak.

Atzoko 30 graduak gainditu eta oilonarrua eragin zuten sentimendu horiek parte-hartzaileen zein ikusleen artean: negarra, amorrua, inpotentzia, beldurra eta noraeza. Sentimendu horiek guztiak eraman zituzten San Andresetik Olandixora, Mondragon Taldearen bulego nagusietara. Eta han bai, han apurtxo bat aireratu zituzten, txaloekin batera, txistuak ere erabilita. Gure lanpostuen defentsan lelopean egin zuten manifestazioa.

Milaka lagun batu ziren Arrasaten, Fagorreko langileek deitutako manifestazioan. Udaltzaingoaren esanetan, 2.000tik gora. Manifestazioa hasi aurretik, jendetza batu zen Fagor Etxetresnen aurrean eta San Andreserako bidean. Askok eta askok Fagor eta Endesako pegatinak zeramatzaten soinean. Ahots Kooperatibisten manifestua ere banatzen zebiltzan bazkideen artean.

Manifestazioa 12:00etan hasi zen, baina aurretik laisatasuna eskatu zuten deitzaileek. Hala, isiltasunean abiatu ziren San Andreseko Fagor Etxetresnetatik. Txaloek bakarrik apurtu zuten isiltasun hori, gaurko aldarrikapenari izugarrizko ozentasuna emanez.

Sentimenduak, ozen

San Andresetik abiatu eta Olandixora joan ziren. Lasai egin zuten ibilbidea, baina era berean agerian geratu ziren bazkideen sentimenduak: hunkidura, amorraua, egoneza eta informazio eza.

Foruen plazatik gora hartu zutenean, hainbat geldialdi egin zituzten manifestariek Olandixo gainean zegoen Mondragon taldeak duen egoitzara iritsi baino lehen: tartean, Lagun Aroko egoitzaren aurrean, Ikerlanenen aurrean eta Laboral Kutxaren aurrean. Azken horretan apurtu zuten isiltasuna, manifestazioko leloa ohikatu zuten: "Gure lanpostuen defentsan".

Puntu horretara iritsi zirenerako txaloez gain, txistuak ere entzuten ziren. Azkenik, Mondragon taldearen egoitzaren aurrealdera iritsi ziren. Bertan komunikatua irakurri zuen Exabier Arrieta kontseilu sozialeko kideak. Manifestari batzuek soinean zeramatzaten pegatinak itsatsi zituzten Mondragon taldearen egoitzaren atean, kolpeak emanez.

ERLAZIONATUTAKO ELEMENTUAK:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak