Atzegik urteko kanpainaren aurkezpena egin zuen atzo Aretxabaletan

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 9a, 13:28

Aretxabaletan aurkeztu zuen atzo Atzegik urteko sentsibilizazio kanpaina. 'Atzegin guztiok dugu gure papera. Aurkitu zurea!' izango da aurtengo leloa. Atzegiko kideek azaldu zutenez, herritarrak elkartera gerturatzea eta ahal duten neurrian parte hartu dezatela izango da aurtengo kanpainaren helburua.

Adimen urritasuna duten pertsonen familien Gipuzkoako elkartea da Atzegi. Urtero-urtero egiten du sentsibilizazio kanpaina bat eta eta atzo egin zuten Debagoienean aurkezpena. Aretxabaletan izan zen, Aratz elkarteak duen lokalean.

Atzegin guztiok dugu gure papera. Aurkitu zurea!. Horixe izango da aurtengo leloa. Kanpaina berri horrekin gogora ekarri gura, dute adimen urritasuna duten pertsonentzat oso garrantzitsua dela ezagutzen, baloratzen eta behar dutenean laguntzen dieten ingurune batetan bizitzea, Aloña Agirre Atzegiko kideak aditzera eman zuenez.

Horregatik aurtengo sentsibilizazio kanpaina egiazko 9 kasutan dago oinarrituta. Alde batetik 9 bideo labur sortu dituzte, bakoitzak Atzegirekin duen erlazioa eta bertan betetzen duen papera azalduz. Eta bideoaz gain, kanpaina berriaren kartelean ere agertzen dira 9 gizon eta emakume horiek.

Marcial, Amaia, Cristina, Edu, Joseba, Maria, David, Juanma eta Mamen dira beraiek.  Enpresari bat, irakasle bat, mendiko elkarteko kide bat, erizain bat, adimen urritasuna duen pertsona bat, erretiroa hartu duen pertsona bat, kazetari bat, haur bat eta autobus gidari bat dira horiek.

Atzegiko kideek herritarrak animatu gura dituzte Atzegin bete dezaketen papera aurkitzera.

Horretarako, bakoitzak duen denbora edo aukeren arabera lagundu dezakeela azaldu du Agirrek. Esate baterako, Atzegiko aldizkaria irakurri ondoren kafea hartzen duen tokian utzi daiteke, besteek irakurtzeko. Edo adimen urritasuna duen pertsona batekin tarteka kafe bat hartzeko geratu, zein futbol partidu bat ikustera joan, eskuorri informatiboak eta kartelak herrian zehar banatu...

Interesa dutenek Atzegirekin jarri daitezke kontaktua 943 42 39 42 telefonora deitu dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak