Canicross proba egingo dute azaroan Gorlan

Xabier Urtzelai 2013ko urr. 4a, 11:26

Debagoienean lehenengoz egingo dute Canicross lasterketa. Azaroaren 9ko eta 10eko asteburuan izango da, eta Gorlako kantina eta Hirubide artean prestatuko duten zirkuituan (8,2km) egingo dituzte proba horiek.

Hala, asmoa da zapatuan leren lasterketak, bizikleta lasterketak eta patin lasterketak egitea, noski, modalitate guztietan txakurrek tira eginda. Eta, domekan egingo dute txakur krosa: "Federatuta dauden atletek Euskadiko Kopan eta bestelako probetan har dezakete esku, baina, Bergarako lasterketan asmoa da edornok parte hartu ahal izatea. Nahikoa izango da txakurrarekin korrika egin nahi izatea", adierazi digu antolatzaile lanetan dabilen Maribi Berraondok. 

Fernando Cobos, ordezkari 

Bergarako hitzordua hainbat talderen artean antolatuko dute, eta tartean egongo da Fernando Cobos, Euskanikros taldearen izenean korritzen duen atleta bergararra. Asteburu horretan 100 parte-hartzaile espero dituzte, eta 150 txakur inguru.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak