Bizikleta martxa eta enduro irteera batuko ditu Aretxabaletak domekan

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 26a, 12:51

Domekan, hilak 29, egingo dute Aretxabaletako mendi bizikleta irteera (XC), eta hitzordu berean enduro irteera ere egingo dute. Labur esateko, bizikleta gainean trebezia oso handia dutenei zuzendutakoa da enduroko ibilbidea, eta XCan ibilbide errazagoa prestatu dute, nahiz eta antolatzaileek garbi utzi duten bai bata zein bestea zailtasun fisiko eta tekniko altuko irteerak diren. 

Alegia, mendiko pista zabalak beharrean, bidetxur estuak, eta malda politaz. Irteera 09:30ean izango da, federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez federatuek 15 euro. Enduroko ibilbideak 24 kilometro izango ditu, eta XCkoak, berriz, 34 kilometro. Argazkia: Aritz Gordo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak