EAJk azalpenak eskatu dizkio Larraitz Ugarte diputatuari

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ira. 19a, 13:49

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok eskatu dizkio azalpenak Bide Azpiegitura diputatu Larraitz Ugarteri, Foru Aldundiaren ardurapeko lan batean hil delako langile bat, lan-istripuz. Albiste barruan, prentsa oharra osorik.

EAJren prentsa oharra: 

"EAJ-PNV-K LARRAITZ UGARTERI AZALPENAK EMATEKO ESKATU DIO, FORU ALDUNDIAREN ARDURAPEKO LAN BATEAN LANGILE BAT ISTRIPUZ HIL DELA ETA.

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Markel Olanok Larraitz Ugarteri eskatu dio, azaltzeko GI-632 errepidean, Deskargako gainean, gertatutakoa, non eta kamioilari bat istripuz hil den, kamioia 10 metroko lubeta batetik jauzi baita.

Gaur goizeko ezbeharra izan da, langile bat hil dela GI-632 errepidetako lanetan, hain zuzen ere, Deskargako gainean. Langilea kamioilaria zen eta aipatutako obretan lanean ari zela 10 metroko lubeta batetik jauzi da. Gizasemea sarrera zaileko gune batera erori da eta medikuek iritsi direnean ezin izan dute ezer egin gizonaren bizitza salbatzeko.  

Gertakarien berri izan eta gero, Markel Olano EAJ-PNV batzarkide taldearen bozeramaileak bere etsipena adierazi die hildakoaren familiari eta lankideei.

Ildo beretik, Olanok honakoa esan du: "Zoritxarreko gertakaria izan da eta, beraz, ezinbestekoa da gertatutakoa ondo jakitea. Horretarako, Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako foru diputatu Larraitz Ugarteri eskatu diogu lehenbailehen Batzar Nagusietan agertzeko gertatutakoa azaltzeko". 

Era berean, EAJ-PNVren bozeramaileak segidakoa azpimarratu du: "Zoritxarreko gertakari horiek hausnarketa sakona merezi dute, hain zuzen ere, lan horietako langileen segurtasuna bermatzeko neurriak hartzeko hausnarketa".  

Azkenik, Markel Olanok gogoratu du, Batzar Nagusiek uztailaren 17an 4/2013 Foru Araua onartu zutela, foru sektoreko lanen kontratuetan gizarte klausulak ezartzeko: "Foru Arauaren helburua honakoa da: langileen lan-baldintzak bermatzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko lanetan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak