Antzuolako Udalaren adierazpena, Deskargako lanetako istripua dela-eta

Goiatz Arana Begiristain 2013ko ira. 18a, 17:38

Samina eta elkartasuna helarazi dizkie Antzuolako Udalak hildakoaren senitarteko, lagun, zein lankideei. Gertatutakoa gaitzesteko egingo diren elkarretaratzeetan parte hartuko duela esan du eta herritarrak ere parte hartzera deitu ditu. Albiste barruan, adierazpena osorik.

Antzuolako Udalaren adierazpena:

"Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundia GI-632 errepideko Antzuola-Bergara tartea eraikitzeko egiten ari den lanetan lan istripuan hil den J.A.I. 33 urteko langilearen heriotza dela-eta, Antzuolako Udalak honako hau jakinarazi nahi du:

1. Lehenik eta behin, Antzuolako Udalak bere samina eta elkartasuna helarazi nahi die hildakoaren senitarteko, lagun, zein lankideei.

2. Antzuolako Udalak argi adierazi nahi du lan osasunari lehentasuna emango dion lan harreman eta prebentzio eredua bultzatu behar dugula, eta eredu horrek lan duina eta segurua izan behar duela ardatz. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte eta ekonomia arloko eragile guztiek eta administrazio publikoek batera eta norabide berean jardutea.

3. Egiturazko arazo honi aurre egiteko, funtsezkoak dira prebentzioa, prestakuntza eta lan segurtasun eta osasunaren kontrako delituen jazarpena. Norabide horretan lan egin behar dute, hain zuzen ere, gizarte eta ekonomia arloko eragileek eta erakunde publikoek.

4. Antzuolako Udalak, egingo diren elkarretaratzeetan, dei egiten die herritarrei parte hartzera eta Udalak ere parte hartuko du". 

Antzuolako alkatea,

Inmaculada Beristain

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak