Erretiratuek ohartarazi dute pentsioak ukitzen dituztenek ez dutela euren botorik izango

Ander Larrañaga 2013ko ira. 13a, 12:51

Gipuzkoako eta Debagoieneko herri gehienetan, kale bilkurak egin zituzten atzo –eguena– iluntzean erretiratuek. Espainiako Gobernuak iragarri duen pentsio-sistemaren erreformaren aurka agertu ziren, Gipuzkoako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak deituta. Debagoienean ere kale-agerraldi jendetsuak egin zituzten; Aretxabaletako elkarretaratzea da argazkikoa.

Pentsioak ukitzen dituenak ez du nire botorik izango leloa proposatu du Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteak eta lelo horrekin irten ziren kalera erretiratuak. 

Pentsioak gutxienez KPIaren neurri berean igotzea eskatzen dute, errenta baxueneko erretiratuen kasuan, bereziki. Eta ez datoz bat errenta horrek bizi itxaropenarekin zerikusia izatearekin, urte gehiagotan bizi izateak ez duelako esan nahi diru gutxiagorekin bizi daitekeenik, euren esanetan.

Garbi utzi zuten, hori bai, elkarretaratzeak ez zeudela tokian tokiko Udal gobernuei zuzenduta, pentsioak ukitzen dituen edozein alderdi politikori baizik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak