Dorletako Amako pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte asteburuan

Xabier Urtzelai 2013ko ira. 12a, 13:39

Leintz Gatzagako pilotalekuak Dorletako Amako finalak hartuko ditu asteburuan, otsailetik ia 130 partidu jokatu ostean. Mauri Zubillagak antolatzen duen txapelketan otsail amaieran hasi zituzten partiduak, kategoria guztietan. Maila txikietako finalak joan den asteburuan jokatu zituzten. Eta zapatuan, beteranoen bigarren mailako, beteranoen lehenengo mailako eta seniorren partiduak izango dira; domekan, ostera, gazteek jokatuko dute.

Zapatuan 16:30ean hasiko dituzte finalak. Hala, beteranoen bigarren mailako finalean Arrasate eta Bergara izango dira aurrez aurre, Agirrezabalek eta Salegik Arana eta Etxagibelen kontra jokatuko dutelako. Beteranoen mailako finalean, berriz, Bergarako Gomez eta Azagirre eta Anoetako Arrieta eta Etxeberria izango dira zein baino zein gehiago. Amaitzeko, Senior kategorian ez dugu ibarreko ordezkaririk izango, Gasteizko Rodrigues eta Resanok Lopez eta Otamendiren kontra jokatuko dute-eta.

Hala, Mauri Zubillagak eskerrak eman nahi izan dizkio Gatzagako Udalari txapelketa herrian antolatzen uzteagatik, eta herritarrei babesa emateagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak