Asier Altuna Donostiako Zinemaldiko Irizar Sariako epaimahaiburu

Irati Goitia 2013ko ira. 6a, 14:51

Aurkeztu dute Donostia Zinemaldiaren 61. edizioa eta Asier Altuna 'Kixi' bergararra izango da Irizar sariaren epaimahaiburua.

Zinemaldiaren aurtengo edizioa gaur goizean aurkeztu dute Maria Cristina hotelean. Hala, aurtengo ediziorako prestatutako programazioa eta epaimahaikideak ezagutarazi dituzte bertan egin den ekitaldian Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak, eta Maialen Beloki eta Joxe Fernandez Zuzendaritza Batzordeko kideek. 

Zinemira saila eta Irizar saria

Eukal Herrian ekoitziriko zinemari buruzko saila da Zinemira eta Donostiako Zinemaldiak zortzi lan aurkeztuko ditu aurten sail honetan: bost estreinaldi eta aurten ekoitziriko hiru lan. Hain zuzen, Mireia Gabilondo bergarraren 'Amaren eskuak' filma aurkeztuko da atal honetan.

Estreinatuko diren horietako lau Euskal Zinemaren Irizar Saria eskuratzeko lehiatuko dira, baita Zinemaldiaren beste edozein sailetan aurkezten diren eta gutxienez %20 euskal ekoizpena duen gainerako lanak ere, betiere mundu mailako estreinaldiak badira. Saridunak 20.000 euro gordin irabaziko ditu, filmaren ekoizleentzat. Bada, epaimahaia Anari Alberdi abeslariak, Itziar Nogeras kultur kudeatzaileak eta Asier Altuna zuzendari bergararrak osatuko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak