Gurean geratzen ez diren bisitariak

Imanol Gallego 2013ko ira. 2a, 18:58

AP-1 errepidea eraiki zenetik, penintsula eta Europa lotzen dituen ardatz nagusia da. Arrasaten dagoen zerbitzuguneak horietako bidaiari askoren geralekua bihurtu da.

Oporrak amaitu dira eta jendeak etxerako bidea hartu behar izan du. Debagoiendarrez gain, europar askok ere AP-1 errepidea erabiltzen dute etxera bueltatzeko. Familiak, bikoteak, lagunak... Jende askok erabiltzen du Arrasaten dagoen autobideko zerbitzugunea. Kasu askotan mila kilometro egin ostean, Arrasateko hau izaten da lehen geltokia.

Frantziara bidean

Zerbitzugunean geratzen diren gehienen helmuga Frantzia izaten da. "Maroko edo Portugaldik datoz gehienak" dio Markel Goikolea zerbitzuguneko langileak. Oporrak sorterrian edo familiarekin pasa ostean orain etxerako bidea nekezagoa dela onartzen dute, "Huelvako hondartzan egon ostean lanera joan bueltatzea kosta egingo zait" dio Parisera doan Lindak.

Frantziako zerbitzuguneek fama handia izan ohi dute baina frantsesek ez dute aldaketa nabarmenik ikusten "zerbitzu gune hau oso ongi dago", "garbi dago eta atseden hartzeko toki aproposa da" diote erabiltzaileek.

Gainontzeko zerbitzuguneek eskaintzen dituzten zerbitzuez gain, gureak zerbitzu estra bat dauka. Bidaiari gehienek Udalaitz mendiagatik dezente galdetzen dute "garaiera esatean harritu egiten dira, garaiagoa dela uste izaten dute", dio Goikoleak. Tamaina alde batera utzita, Udalaitzen ikuspegia berezia dela onartu beharra dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak