Debagoienak opor egunak pasatzeko aukera asko ditu

Imanol Gallego 2013ko abu. 22a, 16:54

Usako, Elosu, Urbia... Eskualdean opor garaia ederto gozatzeko aukera asko ematen ditu. Arrasateren kasuan Udala da tokirik ezagunena. Dudarik gabe bertako igerilekuek, herriko eta kanpoko jende ugari erakartzen dute.

Arrasatetik irten gabe Udala auzoak edozein oporlekuk eskaintzen duen aukera guztiak ditu. Mendia, aire garbia, bistak, janari ona, igerilekuak... ez zaio ezer falta.

Uxarte jatetxe beteranoan igarri dute aurten herrian jende gehiago gelditu dela "jendea ugari etortzen da afaltzera" dio Kontxi Joantorena jabeak. Turisten inguruan galdetzean Joantorenak oso iritzi ezberdina dauka "ez da turista asko etorri, baina lantegiek produkzioa eten ez dutenez kanpoko langileak izan ditugu hotelean". Azken urteetako tendentzia dela azaldu digu Joantorenak.

Turista kopurua jaitsi den arren igerilekuek, urtero bezala, jende asko erakarri dute. "Aurten oso uda ona izan dugu" dio igerilekuko arduraduna den Maite Uribarrenek. Udalan Arrasateko jendea nagusi den arren Elorrio, Oñati eta Bergaratik ere etortzen direla aipatu digute. Gure kasuan, abuztuko azken egun hauetako eguzkiaz gozatzera udala etorri den Soraluzeko emakume batekin egin dugu topo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak