Odola ematera joateko eskaera, Arrasaten

Ubane Madera 2013ko abu. 5a, 15:39

Arabako Odol Emaileen elkartetik hitzordua egin dute bihar, martitzena, Arrasaten odol ateratzeak egiteko. 09:30etik 13:30ak bitartean Eroski hipermerkatuaren aparkalekuan egongo da Arabako Odol Emaileen Elkarteko autobusa, bertara doazen herritarrei odola ateratzeko. 10 minutu besterik ez dira behar odola emateko.

Hori bai, gogoan izan, besteak beste, honako baldintza hauek bete behar direla odola emateko: 18-65 urte artean izatea; 50 kilo baino gehiago pisatzea; tentsioa, behetik 50-100 artekoa izatea eta goitik, berriz, 100 eta 180 artekoa.

Emakumezkoek, gutxiago

Bestalde, gizonezkoek urtean lau bider eman dezakete odola, eta emakumezkoek, berriz, hiru bider. Horren arrazoia da emakumeen burdina-erreserbak hilean behin urritu egiten direla hilerokoaren eraginez. Beraz, urtean 4 aldiz ematen duen gizon batek eta 3 aldiz ematen duen emakume batek urtean burdina-kantitate bertsua galduko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak