Albiste onak ere badaude, ordea: batetik, orain arte aurreikusitakoa bete dutelako eta hiru egunetan paretaren erdia egin dutelako, luzeran kilometro pasatxo (asteazkenean mendi-leporaino igo ziren, 5.050 metrora, eta ostegunean sartu ziren paretan bete-betean);eta bestetik, sei egunetarako bizigaiak dituztelako oraindik.
Beste 24 bat orduz eutsi beharko diote elurteari eta hobe dute geldirik egotea 5.500 metrora kokatu duten dendatxoan, Paijuko tontorretik 1.000 metro pasatxora. "Paretaren bigarren zatian gaude behintzat, bertikalagoa denez eguzkiak errazago garbitzen duen zatian alegia", adierazi dute.
Ikusi egin behar iragarpenak zer dioen, eguraldiak ze joera izango duen jakiteko.